Sopela Greba

Sopelan Greba Orokorra arrakastatsua izan da

Sopela Greba

Sopeloztarrek Greba Oorkorra babestu dute. Goizeko lehenengo ordutik Udaletxeko atarian langileak elkartu dira sarrera oztopatzen. Udaletxea itxita egon da. Ordu berean herriko lehenengo mobilizazioak burutu dituzte eta goizeko 10:00ak aldera 60 lagunek giza katea egin dute herrian zehar. Ertzaintza gertutik jarraitu ditu eta hainbat unetan tentsioa egon da.

Eguerdirako herri osoa, hondartzako tabernak salbu, itxita zegoen. 15:30etan elizatik kotxe karabana abiatu da. Hondartzako tabernetara abiatu dira eta bertatik bira batzuk eman eta gero Barrikaldeko beste kotxe karabanekin bat egin dute Gorlizko hondartzaren parean. Bertan zabalik zeuden Eroski saltokietan presioa egin eta gero herri guztietatik pasatu dira eta arratsaldeko 18:30etan Larrabasterrako plazan gelditu dira bertan bilduta zeuden gainontzeko auzokideekin bat eginez

18:30etan manifestazioa abiatu da eta 300 lagun baino gehiago Sopelako kaleetatik ibili dira lan erreformaren aurkako oihuak botatzen. Sopelako Udaletxearen aurrean manifestua irakurri dute eta grebaren arrakasta nabarmendu eta txalotu ostean borrokan jarriatzeko deia egin dute, mobilizazio egun luze honi amaiera emanez.

Ondoan manifestazioaren bideoa ikusgai duzue.

190 Ikustaldiak
Partekatu: