BILDU Sopela Batzar irekia

Aurrekontuak eztabaidatuko dira Sopelako Udalean

 

 

 

 

 

Asteartean, hilak 20, Sopelako Udalean 2012. urteko aurrekontuei buruzko eztabaida egongo 19:30ean.

 

 

 

 

 

 

Udalbatza honetan amaiera emango zaio aurrekontuak garatzeko eta prestatzeko burutu den egitasmo oso bati. BILDUk, prozesu partehartzaile bati ekin zion abenduan eta urtarrilean. Egitasmo honen barruan 5 herri bilera antolatu zituen, eta inkesta bat banatu zuen Sopelako etxe guztietan aurrekontuetan herritar gehienon iritzia eta ekarpenak jasotzeko.

Urtarrilean aurrekontuen zirriborroa aurkeztu zitzaien beste alderdi politikoei, eta hasierako asmoa otsaileko plenoan aurrekontuak onartzea bazen ere, martxora arte atzeratu dira PNVk eta PSOEk horrela eskatu dutelako.

Honez gain Osoko Bilkura honetan, beste atal batzuen artean, BILDUk aurkeztu duen martxoaren 29ko grebaren aldeko mozio bat ere aztertuko da.

Gogoratu plenoak publikoak direla, beraz edozein herritar joan daitekeela eta bukatutakoan hitza har dezakeela.

188 Ikustaldiak
Partekatu: