tasak

Langabetuek %50eko deskontua jasoko dute Sopelako kiroldegiaren kuotan

tasak

 

Sopelako Udaleko osoko bilkurak aho batez onartu ditu udal kiroldegiko kuota berriak otsaileko plenoan. Tasak 2012. urtera gaurkotuak izan dira, eta Sopelan erroldatuta dauden auzokide langabetuek %50eko deskontua jasoko dute aurrerantzean udal kiroldegiaren kuotan.

 

Proposamena langabezia egoeran dauden auzokide guztiei zuzenduta dago, langabezia-saria edo laguntza familiarra jaso ala ez. Deskontuan ez dira zuzendutako ekintzak kontuan hartuko (monitor edo irakasle baten ardurapekoak), eta deskontua jasotzen duten lagunek kiroldegia goizetan eta asteburuetan erabiltzeko aukera izango dute.

 

 

165 Ikustaldiak
Partekatu: