Aurrekontu parte hartzaileen balantze baikorra

{youtube}yKh59Kehxkk&feature=related{/youtube}

{youtube}wKBE-WNLLJo&feature=related{/youtube}

2012ko Sopelako Udal Aurrekontuak onartzeko azken txanpan sartzen ari dira. Orain Udaleko alderdi politikoen artean azken negoziazioak burutzen ari dira eta adostasunak heltzeko lanketa egiten ari da. Baina aspaldiko partez Sopelan lehenengo prozesu parte hartzailea burutu da eta alderdiek auzokideek plazaratutako ideiak eta proposamenak kontutan hartu beharko dituzte.

BILDUren Udal Gobernuak martxan ipini duen prozesu honetan ia 600 auzokidek parte hartu dute, bai Herri Batzarretan partaide izaten zein inkestak betetzen eta buzoietan sartzen. Ez da zenbaki makala kontutan hartzen badugu azken 30 urte hauetan egon den praktika guztiz kontrakoa izan dela. Praktika horrek jendartearen parte hartzea ekiditzea bilatu du nahiz eta auzokideek askotan haien iritzia entzuteko eta errespetatzeko aldarrikapena ozena egin duten.

Ikusteke dago zein den Udal Osoko Bilkuran gertatzen dena baina argi dagoena zera da, Sopeloztarrok protagonismoaren bidairi hasiera eman diotela eta alderdi politiko klasikoek, lehenago edo beranduago, kontutan hartu beharko dutela. Hona hemen Sopelako Alkatesa den Saioa Villanuevak egin duen balorapena.

170 Ikustaldiak
Partekatu: