langabezia

langabeziaEgun hauetan langabeziaren datuak argitaratu dira. Hona hemen Sopelari dagozkionak:

***2011. urtearen amaieran Sopelan 788 lagun zeuden langabezian, (414 emakume eta 374 gizon).  Kopuru honek hazkunde txikia adierazten du iazko datuekin alderatuz, 2010. urtearen amaieran 749 lagun baitzeuden langabezian.

***Adinari erreparatuz, talderik kopurutsuena 25 eta 44 urte bitartekoa da,  426 lagun; gero 45 urtetik gorako multzoa, 301 lagun baitaude langabezian eta azkenik 25 urtetik beherakoak, 61 izanik.

***Lan sektorei begiratuz, 9 lagun daude nekazaritza arloan, 120 industrian, 75 eraikuntzan, 517 zerbitzuetan eta 67k ez zeukaten aurretiaz lanik.

Urte amaierako datu hauek larriak badira ere, langabeziaren daturik altuenak apirilean eman ziren, une hartan 879 bizi lagunek izena emana zutelako INEMen.

Datu gehiago, estatistikak e.a.: foro-ciudad

190 Ikustaldiak
Partekatu: