Sopela errepresio gehiagorik ez
Sopela errepresio gehiagorik ez

 

Gaur eguerdian Sopelako erdigunetik manifestazioa burutu dute Iontxu Etxegarai gazte Sopeloztarrarekin alkartasuna adierazteko eta jazarpen errepresiboa bertan behera gera dadin eskatuz. Sopelako Gernikako Akordioaren sinatzaileek deituta 200 lagun inguru kaleetatik ibili dira aldarrikapen hauek eginez. Hasi baino lehenago Ertzaintzaren furgonetak herritik ibili dira eta manifestazioa hasi baino hamar minutu lehenago deitzaileengana hurbildu dira manifestazioaren mugak zeintzuk ziren “gogorarazteko”. Presoen argazkiak ez ateratzeko agindua eman dute eta horretaz gain manifestazioaren leloak baimenean azaldutakoak izan behar zirela agindu dute.

Manifestazioa problemarik gabe burutu dute eta amaieran Sahararen aldeko NUYUM elkarteko kide batek eta Sopelako Gazte Asanbladako beste batek adostutako komunikatua irakurri dute. Iontxuren askatasuna eta absoluzioa eskatu dute bide errepresiboak betiko alboratzeko aldarrikapena eginez.

167 Ikustaldiak
Partekatu: