kolosala presoen alde

kolosala presoen alde

Gaur egun berezia zen eta Sopelako Udal Gobernu Taldeak presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapena duen ikurra Udaletxeko balkoian jarri zuen. Aurreko legealdietan Presoak Euskal Herrira ekartzeko ebazpena hartuta dago eta gaurko egunean hori gogorarazteko ikurra ipini zuten. Ia PNVkoek egunero egon dadin ebazpen berri bat laster babesten duten.

Egun historikoa zela jende guztiaren buruan zegoen eta arratsaldeko manifestazioak ederki baieztatu zuen. Bilboko kaleetan inoiz ez bezala jende andana bildu zen Euskal Preso Politikoen eskubideen alde. Han egon ziren alderdi ezberdinetako pertsonak. Manifestaziora joateko deitu zuten alderdienak eta ez joateko ahalegin guztiak, mehatxuak barne, egin zituzten partiduen oinarrietako militante batzuk ere bertan egon ziren presoen eskubideen aldeko jendartea oso zabala da eta. Gazteak eta zaharrak, bikote berriak eta seme alabak dituztenak ere. Preso ohiak eta presorik gabeko Euskal Herrian bizitzea nahi duten guztiek ez zuten kalerik egin. 

Herri oso bat Bilbo kolapsatu zuen eta aldarrikapen ozena eta argia aireratu zuen: Presoak etxera etortzeko ordua da! Euskal Herria aro berri baten atarian dago eta aro berri horretan ez dago lekurik euskal jendartearik preso edota ihesean egon dadin. Hori da herri honen gehiengoak Bilboko kaleetan aldarrikatu duena. Hori da egunez egun, denok batera eta herriz herri bilgune herritarrak osatuz lortu behar duguna.

Espetxetan dauden euskaldunek aurpegian irribarre handi bat daramate irabaziko dugula badakitelako.

161 Ikustaldiak
Partekatu: