U7Aurrekari guztiak gainditzeko prest, datorren larubatean Bilbon jendetza izugarria bilduko da euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa erraldoia eta anitza burutzeko. Hitzordua arratsaldeko 17:30etan jarrita dago eta Etxetxu plazatik abiatuko da. Duela hiru hilabete “Egin dezagun bidea” herri ekimenak lanari ekin zion eta denbora honetan hitzordu honen sozializazio sakona lortu du. Dagoeneko 10.000 atxikimendu lortu dituzte eta mobilizazio oso zabala sortu dute.

Aurreko kalkuluak oso baikorrak dira. 300 autobus baino gehiago baieztatuta daude eta Euskal Herritik zein Estatu espainoletik Bilboko manifestazio erraldoi honetara etortzeko heltzen ari diren mezuak etengabeak dira. Gauzak horrela, presoen afera egenda politikoaren erdian dago eta gainera jendartearen babes handiarekin.

Dudarik ez dago eta eragile guztiek presoen eta errepresaliatuen korapilo ahalik eta lasterren askatu behar dela ozenki onartzen ari dira. Espero zen bezala PP eta PSOE txantaia egiteko elementu bezala erabiltzen ari dira eta blokeo egoera iraunkortzeko hautua egin dutela ematen du. Gauzak horrela, Euskal Herriko herri guztietan presoen eskubideen aldeko Herri Bilguneak osatzen ari dira. Bilgune hauetan iritzi anitzeko herritarrak elkartu nahi dituzte. Sopelan ere Herri Bilgune honen lehenengo aurkezpena egina dago eta bere lehenengo urratsak ematen ari da.

Dudarik gabe presoen eta errepresaliatu guztien etorkizuna abian dagoen prozesu demokratikoarekin batera lotuta dago eta benetako konponbidea lortu nahi badugu gure auzokide presoak ahalik eta lasterren etxean egon beharko dira. Ia guztion artean lortzen dugun. 

159 Ikustaldiak
Partekatu: