Azken ostirala jendetsua urtarrilaren 7ko manifestazioari begira

{youtube}TkChDVIXd0Q&list=UUAP2y7V8xfRItRTOd5QySKQ&index=1&feature=plcp{/youtube} 

Presoen aldeko azken ostirala jendetsua izan zen. Aspaldiko partez jendetsuena izan zen eta ia 100 pretsona elkartu ziren preso politkoen eskubideak errespetatzeko deia eginez. Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzeaz gain, Mumia Abu Jamal preso afroamerikarra  gogoan izan zuten. Azken aste hauetan bere aldeko nazioarteko kanpaina martxan egon da eta Sopelako bilkuran bere askatasuna aldarrikatzeko ekimen honekin bat egin zuten.

Azken ostirala hau urtarrilaren 7an egingo den manifestazio kolosalaren bezperetan ospatzen dute. Data hori baino lehenago, biharko Sopelan presoen aldeko brindisa antolatu dute Udaletxeko Plazan. Arratsaldeko 20:00etan eta Udaletxeko plazan burutuko dute. Urtearen azken egunean ere presoak gogoan izango dituzte.

165 Ikustaldiak
Partekatu: