Langabezia altua da oraindik Sopelan

       

777 sopeloztar daude langabezian iraileko datuen arabera. Kopururik altuena apirilean eman zen, hain zuzen ere 879 lagunek zuten izena emana INEMen. Geroago, udan zehar, langabeziak zertxobait behera egin du, nahiz eta oraindik lagabetuen kopurua altua izan taulan ikus daitekeen bezalaxe.
Hona hemen datuen laburpena:

Sopelan 777 bizilagun daude langabezian irailaren datuen arabera.

Sexuari begira: 418 emakume dira, eta 359 gizon.

Adinari begira: 59 lagun (25 urtetik behera); 422 lagun (25 eta 44 urte bitartean) eta 296 lagun (45 urtetik gora)

Lan sektoreei begira: nekazaritzan 8; Industrian 118; Eraikuntzan 80; Zerbitzuetan 515; eta aurretiaz lanposturik gabe 56.

Datu gehiago: foro-ciudad

181 Ikustaldiak
Partekatu: