Asko dira egun hauetan Sopelako bazter, txoko eta leku zoragarriez gozatzen ari diren atzerritarrak. Seguruenik irudi, argazki eta oroitzapen onak eramango dituzte haien etxeetara. Baina zoritzarrez, gure herria gatazka politiko batean murgilduta dago, estatu espainolak eta frantsesak Euskal Herria irenstea eta asimilatzea helburu zuzena baitu, horregatik egun hauetan, Sopelako Ezker Abertzaleak ekimen propagandistikoak lantzen ari da turistei egoeraren berri jakinarazteko.

Ingelesaz, frantsesaz eta gaztelaniaz ongi etorria eta Euskal Herrian daudela ohartzeaz gain, herri honen erabakitzeko eskubidea ukatzen ari dela azaltzen zaie, banatzen ari diren esku orri eta pankarten bitartez.

34 Ikustaldiak
Partekatu: