Sopelako jaietan presoen alde

Sopelako jaietan presoen alde

San Pedroak amaitzear daudela, larunbateko gauean manifestazioa ospatu zuten presoak gogoan edukitzeko. 300 pertsonek presoen aldeko aldarrikapenak aireratu zituzten jaietan presoak dauden auzokideak gogoratzeko eta haien askatasuna eskatzeko.

Ertzaintza ez zen agertu eta beraz, ez zen inolako istilurik gertatu. Jai eremutik buelta eman eta gero txosnen gunera itzuli ziren eta bertan mobilizazioari amaiera eman zioten. Jaietan Sopeloztar presoak oso presente egon dira hainbat ekimen eta jarrerak direla medio. Pregoitik hasita eta azken eguna arte auzokide presoak ere jaietan egon dira. Presoen aldarrikapena eta jaiak erabat uztartu dira inolako problemarik gabe. Argi geratu da probokaziorik eta debekurik gertatzen ez direnean adirazpen askatasuna garaile ateratzen dela eta jaiak normaltasun osoarekin ospatzen direla. Ia aurrerantzean ere gauzak horrela doazen.

 

40 Ikustaldiak
Partekatu: