Euskal Herria libre eta legala

Bateragune epaiketa salatzeko elkarretaratzea Sopelan

Euskal Herria libre eta legalaBateragune epaiketa salatzeko eta errepresioa bertan behera gera dadin aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute datorren asteartean Sopelan. Uztailaren 5ean Udaletxeko plazan elkartzeko deia egin dute ELEAK mugimenduak deituta. Ordua arratsaldeko 19:30etan izango da.

Egun horretan Euskal Herriko herri guztietan mobilizazioak deituko dituzte eta nazioartean ere ekimen ezberdinak burutuko dituzte epaiketa hau salatzeko, epaituen askatasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herrian zabaltzen ari den prozesu politikoari bultzada emateko.

Epaiketa honetan bizi ari garen une politikoan zer ikusirik duten pertsona esanguratsuak egoteaz gain  beste afera bat dago mahai gainean. Epaiketa honekin Espainiar Estatuaren sektore ezagunek abian dagoen aro politiko berria baldintzatu eta kriminalizatu nahi dute.

Beste analista politiko batzuek abian dagoen Prozesu Demokratikoa blokeatzeko tresna bezala kokatu dute Madrilen ospatzen ari den epaiketa. Hori dela eta epaitegiaren aurrean egiten ari den defentsa juridikoaz gain, herriaren mobilizazioa determinantea izan daitekela aldarrikatu dute. Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta beste kide guztien askatasuna kolokan egoteaz gain herri honen etorkizun berria ere jokoan egon daiteke. Beraz, asteartean Sopelako plazan elkartzeko eta epaiketa honen aurkako jarrera argia eta ozena egiteko deia egin dute.

 

42 Ikustaldiak
Partekatu: