Apiralaren datuak ezagutu ondoren, Sopelan 879 biztanle daude langabezian. Gogoan har dezagun, sopela-netek informatu zuenez, 2010 urtearen amaieran 749 lagun zeudela langabezian.

Hona hemen datuen laburpena:
Sopelan 879 bizilagun daude langabezian apirilaren datuen arabera
Sexuari begira: 462 emakume dira, eta 417 gizon.
Adinari begira: 69 lagun (25 urtetik behera); 489 lagun (25 eta 44 urte bitartean) eta 321 lagun (45 urtetik gora)
Lan sektoreei begira: nekazaritzan 10; Industrian 119; Eraikuntzan 87; Zerbitzuetan 596; eta aurretiaz lanposturik gabe 67.

Aipa daiteke, 2007. urtearen amaieran, krisia “lehertu” baino lehen Sopelan 440 lagun zeudela langabezian, beraz krisiaren eragina gure herrian ere oso nabaria da, grafiketan ikus daitekeenez, 2007 aurrera ia etengabe hazi baita langabetuen kopurua. Datu gehiago: foro-ciudad

188 Ikustaldiak
Partekatu: