Sopela BILDU aurkezpena

Ostegunean mobilizazio eguna Sopelan eta Euskal Herri osoan

Sopela BILDU aurkezpenaDatorren ostegunean Eusko Alkartasunak eta Alternatibak manifestazio nazionala deitu dute. Manifestazioa arratsaldeko 20:00etan izango da eta Bilboko Bihotz Sakratutik Moyua Plazaraino abiatuko da. Bertan bildutako guztiak Espainiako Gobernu Zibilaren aurrean planto egingo dute Epaitegi Konstituzionalaren berriaren zain eta benetako demokraziaren beharra aldarrikatzeko.

Sopelan BILDUk deituta zuen aurkezpen ekitaldia mantenduko dute eta beraz arratsaldeko 19:30etan Kurtzioko Kultur Etxean ekitaldia egingo dute eta jarraian Bilboko Moyua Plazara abaituko dira bertan egongo diren gainontzeko herritarrekin bat egiteko. Ekitaldiari izaera mobilizatzailea emango diote eta herriko jendea aktibatzeko eta elkartzeko aprobetxatuko dute.

Beraz, datorren ostegunean mobilizazio eguna garrantzitsua izango da eta Euskal Herri osoa mugituko da benetako demokrazia garaile atera dadin.

Ia guztion artean lortzen dugun.

 

85 Ikustaldiak
Partekatu: