Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Iritziak

Lorategi ilegalak

2011 apirila 9 Iruzkinik ez

 

 

 

 

 

Fredi Payak “Berria” egunkarian argitaratutako artikulua

 

 

 

 

 

Gabi eta Iontxu aurrez aurre neuzkan Sopelako herrikoan. Biak askatu berriak, epaiketaren zain, eta oraingoz, kondenarik gabe, zeruko aingeruak bezain errugabe. Beraz, ertzainen kode genetikoa den espainiar legediaren ikuspegitik, ez genbiltzan inongo “terroristari” gorazarre egiten. Ospakizuna Herriko Taberna barruan egitera behartu gintuzten, kalean abestu eta dantzatuz gero egurtu egingo gintuztela abisatu ondoren. Men egin genien. Aitzitik, aurresku osteko bertsoa amaitu nuenean, Gargamel heldu zen zipaioz mozorroturik eta taberna barruko ekitaldia egiteko erabiltzen genbiltzan bozgorailu txikiari porrazoka hasi zitzaion.

Amatatu nahi izan balu off botoiari ematea baino ez zeukan. Baina halakoetan ikusten da ondoen zein mugatua den uniformatuta amaitzen duen jendilajea. Tentsioa izugarria zen, baina ez zen egon ez mehatxurik, ez gorroto oihurik ez eta antzeko ezer ere gure aldetik. Inpotentzia, nazka eta hurrengo belaunaldiei transmitituko diegun Ertzaintzarekiko mespretxua besterik ez. Oso ausartak dira andre-gizon babesgabeen aurka. Geunden lekutik kilometro bira, ostera, Urdulizen, baserri gehienetan izan dira lapurretak, baina hara ez dira sekula garaiz iristen.

Lau zauritu, hainbat identifikatu eta burua ireki zioten sopeloztar gazte baten odola espaloian.

Barruko tentsioa askatu genuenean, batzuek negarrez, besteak ukabilak estutuz, ni, betiko lez, irribarreak berpizteko tontakeriak esanez, Zukuk ginda ipini zion pastelari. Kontatu zigun eskualdeko surflariek lorategiak egin dituztela itsas bazterrean. Baita loratu ere, baina espainiar estatuarena ei da itsasbazterra. Udalei gutuna bidali berri diete Madriletik, hondartza ondoko lorategiak ilegalak direla esanez. Gure egoeraren metafora bikaina. Berandu dabiltza ordea, polinizazioa oso aurreratuta dago. Eta haizea, zorionez, ezingo dute sekula kontrolatu.

110 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 432 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 426 ikustaldi
  • No es sólo Sopela, toda Uribe Kosta es una zona arqueológica muy importante 410 ikustaldi

Sopela.net