Gabi Basañez

Gabi BasañezAste honetan bi lagun gehiago bere etxeetan lo egiten ari dira. Duela bi egun Iontxuren berri alaia ematen abgenuen, gaurkoan Gabirena zabaldu behar dugu. Esaera Zaharren txapelketarekin batera, Gabi ere Sopelara bueltatu da. Oso berri alaia izan da eta Sopela osotik berehala hedatu da.

Gabi pasa den irailean atxilotu zuten eta Sopeloztarren salaketa eta mobiliazazioa eragin zuen. Gabi eta Iontxuren atxiloketek mobilizazio jendetsua eragin zuten eta eragile ezberdinen inplikazioa eta aktibazioa ere piztu zituzten.

Atzo lehenengo ongi etorria jaso zuen. Algortan izan zen eta nahiz eta Ertzaintza agertu, hauek ezin izan zuten jendearen beroa eta maitasuna Gabirengandik urrundu. Datozen egunetarako Sopelan ongi etorri bat antolatzen ari dira.

Sopela.net egiten dugunok Gabiren askatasuna txalotzen dugu eta espero dugu bere ohiko lankidetza mantentzeko gogoari eutsiko diola. Gabi, ongi etorri eta besarkada handi bat!

42 Ikustaldiak
Partekatu: