800 etxe hutsik sopelan

800 etxe hutsik sopelan“No se alquila” kanpaina burutu zuten eta herrian izugarrizko jakin mina piztu zuten. Asteburu honetan erantzuna zabaldu dute. Sopelan 800 etxebizitza hutsik daude eta ez dituzte alokatzen. Kartela pila atera dituzte eta bankuetxeak erabat estali dituzte.

Kartel hauekin batera zabaldu duten “udal bando” batetan etxebizitzaren inguruko politika elitista eta ankerra salatu dute. VPO guztiak sqalmenta librean jarriko dituztela ez dute onartzen. Alokairua bultzatu beharreko politika dela azpimarratu dute.

Gure gazteentzat etxebizitza oinarrizko beharra eta eskubidea da. Hori dela eta, ezin dute onartu orain arte bezala etxebizitza espakulazio objetu bezala erabiltzea. Kanpaina komunikatiubo honen bitartez politika berri baten beharra aldarrikatu dute.

Kanpaina honekin herriari eta arduradun politikoei interpelazio zuzena egin diete. Sopelako gazteek haien etorkizunaren inguruko kezka azaldu dute. Kasu egingo diete?

 

 

105 Ikustaldiak
Partekatu: