Asteburu honetan Sopelan ekimenak burutu dituzte legalizazioaren alde

{youtube}bV5-GnBjKT4{/youtube}

Datozen egunetan Ezker Abertzaleak aurkeztuko duen erakunde politiko berriaren urratsa eztabaida politikoaren erdian kokatuko da. Hurrengo asteetan ekimen eta urrats ugari iragarri dituzte. Hori dela eta, larunbatean Euskal Herri osoan mobilizazioak eta agitazio ekimenak burutu dituzte.

Sopelan, larunbatean pankartak eta kartelak ipini zituzten. Eguerdian giza katea burutu zuten eta auzokideen artean esku orriak ere banatu zituzten. Agintari politikoek eta polizialek jarritako pankarta gehienak kendu dituzte. Irudi hauetan Sopelan ipinitako pankarten irudiekin egindako bideo muntaia erakusten dizuegu.

91 Ikustaldiak
Partekatu: