749 dira langabezian dauden Sopelako biztanleak.

Egun hauetan Estatistika Institutu Espainolak plazaratu du Biztanleria Aktiboaren Inkesta. Inkesta horretan datoak Autonomi Erkidegoen arabera aztertzen dira; baina beste hainbat iturritan Sopelako datuak aurki daitezke.

Sopelan 749 bizilagun zeuden langabezian 2010.urtearen bukaeran
Sexuari begira: 394 emakume ziren eta 335 gizon.
Adinari begira: 56 lagun (25 urtetik behera); 415 lagun (25 eta 44 urte bitartean) eta 278 lagun (45 urtetik gora)
Lan sektoreei begira: nekazaritzan 6; Industrian 113; Eraikuntzan 66; Zerbitzuetan 512; eta aurretiaz lanposturik gabe 52.

Aipa daiteke, 2007. urtearen amaieran, krisia “lehertu” baino lehen Sopelan 440 lagun zeudela langabezian, beraz krisiaren eragina gure herrian ere oso nabaria izan da. Adierazgarria da 2009 eta 2010. urteetako grafikek adierazten duten langabeziaren igoera 2007 eta 2008koekin alderatuz.
Datu gehiago: foro-ciudad

            

114 Ikustaldiak
Partekatu: