Greba Orokorra U-27 Sopela

Sopelan greba orokorra arrakastatsua izan da

Greba Orokorra U-27 Sopela 

Urtarrilaren 27an euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak Sopelan jarraipen oso zabala izan du. Ostelaritzan greba erabatekoa izan da. Larrabasterrako taberna bat eta Sopelako Iralandar taberna izan ezik, beste guztiek ateak itxi dituzte. Dendetan ere jarraipena ia erabatekoa izan da. Zazpi edo zortzi denda zabalik egon dira eta informazio piketekin tirabirak egon dira. Udaletxea lehenengo unetik itxita egon da. Atean udal langileek bilkura egin dute eta gero Udala itxita geratu da. Ikastola ere itxita egon da eta Zipiriñe zein Iberre ikastexean grebaren jarraipena desorekatuagoa izan da. Larrabasterran kokatuta dagoen Uribe Kostako Mankomunitatean lan egiten ari ziren langile batzuek piketearen bisita jaso dute eta segidan zabalik zeuden zerbitzuak itxi dituzte.

Goizeko 8:00etatik megafonia eta kotxe karaba herrian zehar ibili da zabalik zeuden dendari gitxiekin lehenengo hartu emanak egiten. Goizeko 10:00etan 40 bat lagun inguru elkarretaratze bat burutu dute eta herrian zehar giza katea burutu dute. 11:00ak aldera Ertzaintzaren bi furgoneta eta beste bi kotxe piketearen lana oztopatu dute. Metro ondoko Eroski eta Dia supermekatuetan arazoak egon dira eta poliziekin eztabaidak suertatu dira. Larrabasterran grebaren jarraipena oso handia izan da eta piketea pasatu eta gero itxita egon da.

Arratsaldez Erandion manifestazioa egin dute arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hona hemen mobilizazio honen bideoa.

{youtube}XWewq3-3S74{/youtube}

 

106 Ikustaldiak
Partekatu: