Gazteasanbladasopeloztarra

Gatze Asanblada Sopeloztarrak ere 27ko grebarekin bat egin du

Gazteasanbladasopeloztarra

Gazte Asanblada Sopeloztarrak bere blogean azaldu duenez, datorren 27rako euskal sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egin dute. Kaleratu duten komunikatuan, hau da gazte sopeloztar hauek egin duten salaketa: “Gazte Asanblada Sopeloztarrak PSOEk egin nahi dituen aldaketa hauek, eskubide murrizketa bezala ikusten ditu. Nahiz eta gure jubilazioa urrun ikusi, beharrezkoa ikusten dugu gure etorkizunaren alde borrokatzea. Bat egiten dugu beraz, lagileriaren borrokarekin, gutxienezko eskubide hauek errespeta daitezen.”

Hemen komunikatu osoa irakur dezakezue. Argazkian GASek Sopelan ipini duten pankartetariko bat.

116 Ikustaldiak
Partekatu: