Plaza Beltza Kulturguneak urte bat bete du. Zorionak!

Sopela.net agerkari honen adin berekoa den Plaza Beltza Kulturgunea aste honetan bere lehenengo urtebetetzea ospatzen ari da. Hori dela eta, egitaraua zabala prestatu dute eta asteburu honetan Sopelako kaleetako ormak biziberrituta agertu dira. Orain arte aztarna zaharrak zituzten ormak edota zentsuraren erasoen grisa ilunarekin zikinduta zeudenak, kolorez eta aldarrikapen berriekin agertu dira.

Muralen lehiaketa bat prestatu zuten eta oso mural txukunak ikusi ditugu. Bideo txiki honetan egindako muralen errepasoa egiten dugu eta bide batez gure adin berdina duen Plaza Beltza kulturgunea zoriondu nahi dugu. Urte askotarako lagunak!

{youtube}18xFSRkR-1M{/youtube}

71 Ikustaldiak
Partekatu: