kartela

Plaza Beltza kultur gune sopeloztarrak urte bat bete du.

kartelaUrte bat asmoz, lanez eta ekimenez beterikoa: liburutegia, bideoteka, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak…

Urte bat kultura, herria, autegestioa, borroka, umorea, formakuntza… uztartuz.

Urte bat eredu alternatiboa sortuz…

Eta urtebetetze hau ospatzeko Sopelako kaleak hartzeko prest daude Plaza Beltzako kideak, eta urtean zehar egin duten lana plazaratuko dute.

Hona hemen egitaraua :
Barikua 26
19.00etan bizikletada koloretsua herritik zehar “AUTOGESTIOAREN ALDE. INDEPENDENTZIA OSOA” lelopean, pb kulturgunetik abiatuta.
21.00etan afaria, Sopelako Sekeko gaztetxean. Plaza Beltzako obretan ibilitakoei, txosnako txandalariei, euren liburuak herriagaz banatu dituztenei, bazkideei, kontsumo taldekoei, proposamenak ekarri eta ekimenak antolatzen dituztenei,…moduren baten honen parte diren guztioi, omenaldia izango da. Tiketak, kulturgunean egongo dira salgai 5€tan.
Zapatua 27
11.00etatik aurrera, taldeen arteko mural lehiaketa. Herria apaintzen.
12.00etatik eta egun osoan zehar kolektibo eta banatzaileen azokatxua. Besteak beste Bilboguneko hainbat talde gerturatuko dira.
18.00etan kantautorea.
19.30tan poteo musikala albokariekaz.
21.00etan KONTZERTUAK:
ATADXS A NADA-ODOLAZ BLAI-J IRATZAR

Kontziertoa: Larrabasterrako Urgitxeta plazan.

74 Ikustaldiak
Partekatu: