Beste sopeloztar bat hilda. Stop. Patronala hiltzaile!

 

57 urteko L.T. langile sopeloztarraren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egin da Sopelako Udaletxeko plazan 20:00etan. Bertan 45 lagun bildu dira “Beste sopeloztar bat hilda. Stop. Patronala hiltzaile!” lelopean.

Gogoan hartu, aurten 3 sopeloztar hil direla lan istripuen ondorioz, otsailean J.R.P. Muskizeko Petronoren, irailean J.M.V Loiuko Indubilsa enpresan eta orain aipatutako L.T. Urdulizeko Lointeken. (Argazkia UKberri)

 

176 Ikustaldiak
Partekatu: