Beste sopeloztar bat hil da lan istripuen ondorioz

Atzo, azaroak 22, 57 urteko L.T. sopeloztarra hil zen lan istripu baten ondorioz Urdulizeko Lointek enpresan (Mecanica La Peña zena). Istripua 15:30ean gertatu zen garraiatzen ari zen zama erori zitzaionean.

2010ean 3 sopeloztar hil dira lan istripuen ondorioz, eta aurten, Euskal Herrian 69 langile hil dira jadanik lan istripuetan: 24 Bizkaian, 17 Gipuzkoan, 13 Araban, 11 Nafarroan eta 4 Ipar Euskal Herrian. (argazkian, Sopelan irailean egindako kontzentrazioa)

168 Ikustaldiak
Partekatu: