SOPELA.NET

SOPELA.NET

Bai urte bat bete dugu. Urte bat ahal eta jakin izan dugun bezain ondo, Sopelako, Euskal Herriko eta munduko kontuak, ekimenak, sormenak eta minak zabaltzen aritu gara. Berri andana editatu dugu eta beste batzuk landu gabe geratu dira.

Ilusio handiz egin dugu. Akatsak eduki ditugu. Gabeziak ere bai. Baina pozik gaude, hasieratik martxan ipini nahi genuen komunikabide txiki hau errealitatea bihurtu dugulako. Bere txikitasunetik ziur gaude ekarpen bat egin duela eta txikitasunetik sendotasunera doan bidea egiteko ilusioa ez zaigu falta.

Urte oso bat lehioa zabalik egon da eta hemendik aurrera horrela mantendu nahi dugu. Lagun gehiago behar dugu Sopela.net hobetzeko, handitzeko, aberasteko, zabaltzeko, edukiz betetzeko eta Sopelan apurka apurka informaziorako tresna eraginkorra izan dadin. Kimu hau zaintzeko eta sendotzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Animatzen zarete? Ba sukalderaino sar zaitezte! Zorionak guztioi!

 

126 Ikustaldiak
Partekatu: