Sopelako lehenengo Lapikoko Txapelketa egingo dute igandean

pepetxin

UkBerri agerkari digitalak azaltzen duenez, igande honetan, hilak 31, Sopelako lehenengo Lapikoko Txapelketa egingo dute udaletxeko plazan. Bertan,¬†apirilean zendutako “Pepetxin” izengoitiko auzokidea omenduko dute. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Aurtengo txapelketa lehenengo edizioa izango da, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenez, urteroko ospakizuna bilakatzea espero dute. Hamaika sari banatuko dituzte. Lehenengoak txapela eta 500 euro jasoko ditu. Bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarrenari, berriz, garaikur bana eta 400, 300, 200 eta 100 euro emango dizkiete, hurrenez hurren. Lehenengo bost horiek, gainera, 10 kilo ikatz eta pizgailua eramango dute, Ecobrasaren eskutik. Hurrengo bostek 30 euro jasoko dituzte eta lehenengo sopeloztarrak Toni Gomez Balmasedako artisauak emandako eltzea.

43 Ikustaldiak
Partekatu: