images/stories/literatura tailerra.jpg

GAUR Literatura tailerra kulturgunean

images/stories/literatura tailerra.jpg

GAUR Plaza Beltza kultur elkarteak, Urriak 28rako, literatura tailera antolatu du. 19:00retan hasiko da eta lehenengo idazle aukeratua Joseba Sarrionandia izan da. Idazlearen “Kolosala izango da” liburuarekin tailerrari hasiera emango diote:

Plaza Beltza Kulturgunea:

 

Irakurtzea plazera da, eta plazera besteekin, lagunekin, konpartitzen dugunean, biderkatu egiten da. Plazer hori zurekin konpartitu nahi dugu guk.

Plazaratua izan ostean, liburuak liburu bakar bat izateari utzi egiten dio, irakurle beste liburu izateko; irakurle bakoitzak liburua bere egiten baitu, “berridazten” baitu. Geuk ere zurekin “idatzi” nahi ditugu “Plaza Beltzan” irakurriko ditugun liburuak. Mahai baten inguruan solasean, zure egin duzun liburua eta nire egin dudana, gure bihurtu nahi ditugu.

Lagunen arteko giroan, liburu bakoitzean dagoen altxor preziatua topatuko dugu. Liburuaren orrietan idazleak ezkutatu dituen harribitxiak miretsi, aletu, banatu eta gureganatuko ditugu. Nork bereak aukeratu eta guztion eskuetan utziko ditugu.

Altxor horien bila etortzera animatzen bazara, irudimenaren bidaia elkarrekin egitera gonbidatzen zaitugu. Bidaiaren helmuga, norabidea, gidariak, garraiobideak… bidaian bertan erabakiko ditugu. Liburuen orrietan zehar murgilduko gara, astiro, gustura, eta konpainia onean, liburuak “berridatziz”.

Bidaiaren hasieran luxuzko gidaria hitzartu dugu: Joseba Sarrionandia. Bere eskutik, “Kolosala izango da” espedizioari emango diogu hasiera.

Hilaren 28an abiatuko gara, arratsaldeko 7:00etan Plaza Beltzan (akilino arriola 59. Larrabasterra)

42 Ikustaldiak
Partekatu: