txalaparta

Sopelako Gazte Asanbladak Txalaparta ikastarora apuntatzeko epea zabaldu du

txalaparta

 

Datorren hilabetean, azaroan, Alboka tailerraz gain TXALAPARTA ikastaroa ere abian jarriko dute Sopelako Sekeko Gaztetxean. Asteazkenetan izango dira klaseak (ordutegia taldeak berak finkatuko luke) eta bi maila egongo dira: oinarrizkoa hasiberrientzat, hau da, zerotik hasten direnentzat. Eta bigarren maila bat lehenago txalaparta jotzen aritu izan direnentzat. Irakasleari ordaintzeko hilero kuota bat egongo dela adierazi du gazte asanbladak.

Apuntatzeko era email bidez izango da, datuak (izen abizenak) eta telefonoa gazte asanblada sopeloztarraren helbidera bidali behar dira eta gaian Txalaparta ikastaroa jarri. sopelakoga@gmail.com

 

 

71 Ikustaldiak
Partekatu: