alboka

Sopelako Gazte Asanbladak alboka tailerrera apuntatzeko epea zabaldu du

alboka

Datorren hilabetean, azaroan, alboka tailerra hasiko da Sekeko gaztetxean. Astelehenero izango dira klaseak 20:00etatik aurrera. Euskal musika tresna hau ezagutzeko eta ikasten jotzeko gogoa badaukazu, tailerrera apuntatzeko aukera baduzu hemendik aurrera: bidali ezazu Asanbladaren posta elektronikora (sopelakoga@gmail.com) mezu bat, zure izen abizena eta kontakturako telefono bat adieraziz, eta ALBOKA TAILERRA jarri ezazu mezuaren gaian. Ondoren, Gazte Asamblada harremanetan jarriko da zurekin.

49 Ikustaldiak
Partekatu: