lan istripua Sopelan salatzen
lan istripua Sopelan salatzen

Sopelako Udaletxeko plazan burutu den elkarretaratzean lan istripuek eragin duten azken heriotza salatu dute. Aste honen haiseran J.M.B. Sopeloztarra hil zen aurreko egunetan Loiuko INDUBILSA enpresan gertatutako istripua eta gero Gurutzetako Ospitalean koma egoeran lau egun igaro ostean.

LAB sinditakuak salatu duenez, Irailean dagoeneko hiru langile hil dira eta 2010. urtean 51 dira jada lan istripuetan hil diren langileak. Sopelan hau da aurten lan istripu baten ondorioz hil den bigarren auzokidea.

167 Ikustaldiak
Partekatu: