Sopelan gaurko Grebak jaiarekin bat egingo du

29

Gaur Hego Euskal Herrian Greba Orokorra deitu dute. Euskal gehiengo sindikalak planto egiteko deia egin du. Jauntxo ekonomiko eta politiko guztiek sortarazi duten krisia langileei lapurketa egiten konpondu nahian dabiltza. Baina ez da hori bakarrik. Haiek sortu duten krisia dela medio, urteetan borrokaren bitartez lortutako eskubide guztiak desegin nahi dituzte.

Sopelan eta Euskal Herriko beste toki askotan, San Pedro egun handia da eta beraz, Grebak jaiarekin bat egin beharko du. Denda gehienak itxita egongo dira, kutxak ere bai, Udal langileek ere jai eguna dute eta beraz, tabernak eta gozodendak baino ez dira zabalik geratuko.

Jakina da tabernarientzat jai hauek oso garrantzitsuak direla eta hori dela eta sindikatuek eta tabernariek protesta egiteko neurri egoki bat adostu dute. Arratsaldeko 18:30etan eskualdeko manifestazioa Sopelan egingo dute. Larrabasterrako plazan hasiera emango diote eta Sopelako kale nagusiak zeharkatu eta gero Udaletxeko Plazan amaituko dute. Bertan ekitaldi bat burutuko dute.

Hori dela eta, Tabernariek 18:30etatik 19:30etara itxiko dute, mobilizazioarekin bat eginez. Ordu horretan aureikusita zeuden ekitaldiak ere atzeratu dira eta manifestazioa eta gero burutuko dituzte.

Goizetik, Bilbon manifestazioa egingo dute, Eliptika Plazan goizeko 11etan.

168 Ikustaldiak
Partekatu: