Jaietan ere presoen egoera salatu zuten

{youtube}eATvNk5sGsE{/youtube}

Pasa den larunbateko gauan euskal preso politikoen elkartasunez manifestazioa egin zuten. Ehunka herritarrek parte hartu zuten eta erdigunea zeharkatu eta gero txosna eremuan amaitu zuten.

Presoek jazarpen gogorra pairatzen ari dira. Bizi arteko zigorrak altxatzea, gaixorik dauden presoak askatzea, bisitetan indarrean ipini dituzten neurri berriak kentzea eta Euskal Herrira ekartzea, manifestazio honen aldarrikapen nagusiak izan ziren.

125 Ikustaldiak
Partekatu: