Udalbiltzasopelan

Udalbiltzasopelan

Larunbatean, Sopelako Udaletxearen aurrean Udalbiltzaren aurka Madrilen egingo duten epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Bertan Sopelako Udaletxean diren eta izan diren zinegotzi ezberdinek parte hartu zuten.

Bildutakoak herriko kaleetatik ibili ziren epaiketa honen salaketa egiten. Orriak banatzeaz gain, kotxeko megafoniarekin epaiketa honen nondik norakoak salatu zituzten.Uztailaren 15ean Madrilgo Auzitegi Nazionalak epaiketari hasiera emango dio eta bertan 22 lagun auziperatuta daude. Hoietatik 8 espetxean jarraitzen dute epaiketaren zain. Fiskaltzak haien kontra eskatzen dituen kartzela zigorrak 15 eta 22 urte bitartekoak dira. Mobilizazio gehiago deituko dituzte.

105 Ikustaldiak
Partekatu: