Uribe Kosta zutik aldaketa politikoaren alde

{youtube}JWoGJ9Yq30s{/youtube}

PNVko alkateak jarritako trabei aurre eginez, Uribe Kostako ehunka auzokideek ekitaldi politikoa eta herri bazkaria Gobelako frontoian burutu zuten. Bertan interbentzio ezberdinak egon ziren eta guztiek Ezker Abertzaleak ZUTIK EUSKAL HERRIA aldarrikapenaren baitan jasotzen duen aldaketa politikoa bizkortzeko hautuaren beharra azpimarratu zuten.

Arakastatsua izan zen ekitaldi politikoa. Xake plazan egitekoa zen ekitaldia Gobelako frontoian burutu behar izan zuten, Imanol Landa alkate jelkideak jarritako debekuaren ondorioz. Hau salatzeko, ekitaldia amaitu ostean Erromoko kaleetan zehar herri poteo  egin zuten.

Eguna amaitzeko 200 pertsonek herri bazkaria ospatu zuten eta kantuekin eta dantzekin egunari amaiera eman zioten, aurrean dauden erronka politikoak egi bihurtzeko guztion inplikazioa erabat beharrezkoa dela azpimarratu zutelarik.

109 Ikustaldiak
Partekatu: