azkenostirala2010-04-30

Sopelan gero eta errepresio handiagoa jasatzen ari dira

azkenostirala2010-04-30

Apirilaren 30ean ohitura den bezala, Euskal Preso Politikoak Euskal Herrira ekartzeko elkarretaratzea ospatzen ari zen. Arazorik gabe, 40 pertsona inguru Udaletxeko Plazan elkartu ziren. Ekimena amaitzeko bost minutu falta zirenean, Ertzaintzaren kotxe bat eta bi furgoneta agertu ziren.

Armak eskuetan eta izugarrizko prepotentziarekin plazan bildutakoengana hurbildu ziren. Bertan zeudenek alde egingo zutela esan zieten, baina alferrik izan zen. Bi pertsona identifikatu zituzten eta mehatxua bota eta gero alde egin zuten.

Bi auzokide hauekin, jada sei dira mehatxupean dauden Sopeloztarrak. Haien delitua, era baketsuan presoen eskubideak aldarrikatzea eta Jon Anzaren heriotzaren inguruko egia eskatzea baino ez da. Argazkian elkarretaratzearen hasiera. Geroago jende gehiago bildu zen eta azkenean poliziaren biolentzia jasan behar izan zuten.

Eraso hauetaz gain, gure herriko ANVko hautetsi batek Madrilgo prentsaren jazarpena pairatu egin du. Sergio Polo presoak jipoi itzela jasan du. Herriko gazte batzuk segimenduak eta txantaiak jasan dituzte. Egoera kexkagarria benetan.

119 Ikustaldiak
Partekatu: