Sergio Polo

Sergio Polo euskal preso sopeloztarra jipoitu dute

Sergio Polo

 

 

 

Guardia zibilek jipoitu dute Sergio Polo, Sopelako Euskal presoa. Hitzez hitz Gara egunkariak emandako informazioa erreproduzitzen dugu:

 

 

 

 

Sergio Polo euskal preso sopelarra ospitaletik Curtiseko espetxera zeramatenean guardia zibilek jipoitu egin zutela salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak. Ostegunean eraman zuten Polo erietxera eta bertan proba bat egin ondoren, esku-burdinekin lotu eta furgoira igotzerakoan guardia zibil bat kolpeka hasi zitzaiola eman du aditzera erakundeak. Ostikadak eta ukabilkadak emateaz gainera, borra luzagarri bat atera eta lurrera bota arte jo zutela salatu du errepresioaren kontrako mugimenduak. Lurrean zegoela guardia zibil gehiago gerturatu eta Polo jipoitzen jarraitu zuten. Kartzelan bertan ere bigarren jipoi bat jaso zuen sopelarrak. Espetxeko medikuak azterketa egin ondoren mediku txosten mamitsua osatu du eta salaketa jarriko du orain Polok.
Informazio gehiago: Berria Egunkarian.

123 Ikustaldiak
Partekatu: