lablanistripu

Petronorreko langile Sopeloztarraren heriotzean “hainbat akats” egon zen

lablanistripuUKBERRI.NET agerkari digitalean CCOO sindikatuak salatzen duenez, azpikontrata batentzat mantenu lanak egiten zituen Julio R.P. Sopelako auzokidearen heriotzean “hainbat azpiegitura eta lan antolakuntza akats” egon daiteke. Hutsune horiek, sindikatuaren iritziz, planifikazio eta prebentzio egokien gabeziarekin “lotu daitezke”.

Petronorreko sindikatuak zabaldu duenez, Julio R.P. hildako beharginak hautsez beteriko ingurunetik isolatzeko eta lan egiteko behar zuen arnas egiteko ekipoak (eskafandra edo aurpegi-babesa) duen hartuneak berdin balio du horretarako zein erreminta bat lotzeko.

Era berean, “haize hartune berbereetatik lotutako lanen arteko koordinazio eza” eta Petronorreko instalazioetan dabiltzan azpikontratetako beharginen trebakuntza “eskasa” ere salatu ditu CCOOk.

Azkenik, langileek arriskuak identifikatzeko parte hartzeari buruz enpresak erakutsi duen “egoskorkeria” salatu du CCOOk. Petronorrek “lanpostu bakoitzeko arriskuen ebaluazioa garatzeko prozesuetan, prebentzio delegatuen laguntza sistematikoki ukatu” baitu.

Argazkian, LABek Sopelan heriotza hori salatzeko egin zuen elkarretaratzea.

61 Ikustaldiak
Partekatu: