Ostiralaotsaila26

Presoen aldeko azken ostiralean inkomunikazioaren eta torturaren arteko lotura salatu dute

Ostiralaotsaila26

Hirurogei bat lagun bildu dira presoen aldeko azken ostiraleko mobilizazioan parte hartzeko. Bertan bildutakoek azken aste hauetan egon diren atxiloketak salatu dituzte. Atxilotuak inkomunikatuta egon dira eta epailetik pasa ostean tortura gogorren salaketak egin dituzte.

Hau dela eta, ostiral honetako mobilizazioan Euskal Presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapenaz gain, inkomunikazioa tortura babesteko bitarteko bat baino ez dela salatu egin dute.

76 Ikustaldiak
Partekatu: