eguzkisopela

Sopelan EGUZKI Ekologista Taldea sortzeko gonbidapena

eguzkisopelaEuskal Herri osoan EGUZKI Ekologista Taldea aski ezaguna da. Urteak daramatzate Euskal Herri osoan gure Ama Lurraren aldeko lana egiten.

Aspaldian, Sopelan ere, talde oso dinamikoa funtzionatu zuen eta herrian protagonismo handia eduki zuen, bai gure ondare ekologikoak babesteko, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borrokan edota zorigaiztoko zezenketaren aurka herria mobilizatzeko.

Urteak pasatu dira EGUZKI taldea Sopelan eratuta egon barik. Baina gabezi hori bete nahian lehenengo urratsa eman dute eta beste herrietako EGUZKI talde batzuen laguntzarekin Sopeloztar gazte batzuk jendea bildu nahi dute gure herrian jarduera ekologista aurrera eramateko.

Sopelako jendea EGUZKIren inguruan bildu nahi dute gure esparru naturalak zaintzeko, egiten dizkieten erasoak salatzeko, gure kostaldea zaintzeko edota sensibilizazio eta informazio kanpainak gure auzokideen artean garatzeko.

Dagoeneko lehenengo urratsak ematen ari dira eta interesa duenak kontaktatu ahal izateko, helbide elektroniko bat sortu dute. eguzkisopela@gmail.com haiekin harremanetan ipintzeko bidea da. Gogotsu dabiltza eta lagun gehiago behar dute talde polit bat osatzeko. Sopelako ingurumenak eskertuko du eta gure herriko bizitzan beste eragile koloretsu bat egongo litzateke. Ea animatzen zareten EGUZKI TALDE EKOLOGISTA sortzeko parte hartzen. Animo!

124 Ikustaldiak
Partekatu: