Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Archive
Ama Lurra

Sopelan EGUZKI Ekologista Taldea sortzeko gonbidapena

2010 otsaila 19 Iruzkinik ez
eguzkisopela

eguzkisopelaEuskal Herri osoan EGUZKI Ekologista Taldea aski ezaguna da. Urteak daramatzate Euskal Herri osoan gure Ama Lurraren aldeko lana egiten.

Aspaldian, Sopelan ere, talde oso dinamikoa funtzionatu zuen eta herrian protagonismo handia eduki zuen, bai gure ondare ekologikoak babesteko, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borrokan edota zorigaiztoko zezenketaren aurka herria mobilizatzeko.

Urteak pasatu dira EGUZKI taldea Sopelan eratuta egon barik. Baina gabezi hori bete nahian lehenengo urratsa eman dute eta beste herrietako EGUZKI talde batzuen laguntzarekin Sopeloztar gazte batzuk jendea bildu nahi dute gure herrian jarduera ekologista aurrera eramateko.

Sopelako jendea EGUZKIren inguruan bildu nahi dute gure esparru naturalak zaintzeko, egiten dizkieten erasoak salatzeko, gure kostaldea zaintzeko edota sensibilizazio eta informazio kanpainak gure auzokideen artean garatzeko.

Dagoeneko lehenengo urratsak ematen ari dira eta interesa duenak kontaktatu ahal izateko, helbide elektroniko bat sortu dute. eguzkisopela@gmail.com haiekin harremanetan ipintzeko bidea da. Gogotsu dabiltza eta lagun gehiago behar dute talde polit bat osatzeko. Sopelako ingurumenak eskertuko du eta gure herriko bizitzan beste eragile koloretsu bat egongo litzateke. Ea animatzen zareten EGUZKI TALDE EKOLOGISTA sortzeko parte hartzen. Animo!

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Talo ikastaroa arrakastatsua

2010 otsaila 19 Iruzkinik ez
meñakoztalo
meñakoztalo

Meñakoz kultur elkarteak antolatu zuen talo tailerra oso harrera ona izan zuen. Taloa nola egiten den ikasteari ekin zioten eta ederto pasatu zuten. Logistika mugak direla eta jende gehiago kanpoan geratu zen, baina ikasteko gogoa badagoela ikusita hurrengo hilabetetan beste ikastaroren bat egiteko konpromisoa hartu dute.

Hauek dira ikastaroan parte hartu zuten batzuek. Giro ona taloa nola egiten den ikasten duten bitartean. Hori da giroa, hori!

108 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 438 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 427 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 403 ikustaldi

Sopela.net