Sopelako Udaletxean itxialdia burutu zuten preso politikoen alde

Urtarrilaren 29an Sopelako Udaletxean bilkura eta itxialdia egin zuten, euskal preso politikoak aurrera eramaten ari ziren borrokarekin bat eginez. Bilkura normaltasunez hasi zen baina handik eta gutxira Ertzaintza agertu zen. Zorionez ez zuten istilurik sortu eta berehala alde egin zuten.

Bilkura amaitu ostean Udaletxe barruan gaua eman zuten eta hurrengo eguerdian atera ziren. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko beste ekimen bat izan zen eta aldarrikatu zuten moduan ez da azkena izango.

Hau da ekimen honen inguruko bideoa.

{youtube}BySwqnbXx_A{/youtube}

22 Ikustaldiak
Partekatu: