gaztetxea

gaztetxea

 

 

 

 

Sopelako Gazte asanbladaren idazkia (euskaraz eta erdaraz)

 

 

 

 

 

 

Sopela, herri polita eta lasaia da, bai, hondartza, helduentzako tabernak, dendak, umeentzako parkeak, edadekoentzako etxea… baina GAZTEONTZAKO ZER? Askotan, gehiegitan, galdetu diegu hori gure udaletxean agintean daudenei…baina erantzunik eta irtenbiderik gabe, esku hutsik itzuli izan gara beti.

Gazteok, ume garaia igarota, ezer gutxi daukagu egiteko, hain eskaintza sozial urria eta alternatiba pobrea duen Sopela bezalako herri batean. Aukerak murritzak dira, eta kirola egitea edo tabernaz taberna ibiltzeaz gain ezin da beste ezer egin. Noizik behinean, hilabetean behin asko jota, udaletxeak enpresa pribatuen bitartez ekintzaren bat edo beste antolatzen badu ere, horrek ez du gazteon aisialdirako premia asetzen.

Gazteok gune sortzaile eta autogestionatua behar dugu, pribatizaziotik at herri osoari zabalik egongo den tokia, diruaz eta boteredunez baldintzaturik egon gabe modu asanbleariaroan antolatuko den lekua, aisialdirako eta formakuntzarako gunea, gurea eta guretzat izango dena … Gazteok gaztetxea behar dugu!

Honen harira, duela hilabete batzuk, Gazte Asanbladak, gazteon beharrak ase nahian proiektu bat aurkeztu zuen boterean dauden alderdi ezberdinen aurrean, bertan gazteok sortutako gazteontzako etxe baten eskaera egin zelarik (plaza beltzeko eskola zaharrak zeuden eraikina hain zuzen ere). Baina beste behin ere, eskuak garbitu eta arazoaren aurrean ezikusiarena eginez, ezezko borobila eman ziguten.  

Gazteriaren nahiak eta beharrak errespetatzen ez dituen udaletxe baten aurrean, gazte sopeloztarrok betidanik izan dugu lokal autogestionatu baten beharrizana eta horren isla dira orain arte egindako saiakera guztiak: Gaztetxe Zaharra, Eskola Gorriak, Igeltsera eta Ganebarri, besteak beste. Eta oraingoan ere, udaletxeak beste irtenbiderik uzten ez digunean, bide beretik lanean jarraitzea erabaki dugu.

Honela herrian dagoen etxe huts bat okupatzea izan da gure hautua. Denbora luzean hutsik egon den etxea ilusioz berriztatu eta herri osoarentzako zabalik egongo den egoitza autogestionatu berria sortzea da gazteon asmoa. Izan ere, askotan gazte mugimendua kriminalizatzen eta itotzen saiatu badira ere, bagara antolatzeko, sortzeko eta proiektuak edota ametsak errealitate bihurtzeko kapazak.

Asko izango dira, testu hau irakurri eta eskuak burura eramanez larritu egingo direnak, okupazioa delitua dela uste dutenak. Baina, ze delitu dago urte luzez inork erabiltzen ez zuen etxe bat errespetu osoz berriztatu eta bertan gure ametsak egi bihurtzeko jardunean?
  
Gauzak horrela egonda, zapatu honetan, hilak 12, gaztetxe berriaren okupazioa burutu eta auzolanekin hasiko gara, herri osoarentzako proiektua denetik zuen laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izango da. ANIMATU ETA PARTE HARTU!          Gazte Asanblada Sopeloztarra

NUEVO GAZTETXE EN SOPELA!

Sopela es un pueblo bonito y tranquilo, sí, con playa, bares, tiendas, parques infantiles, hogar del jubilado… pero Y PARA LOS JOVENES QUE? Cuantas veces habremos realizado esta pregunta a los mandatarios del ayuntamiento… Muchas, demasiadas quizás, pero la respuesta siempre ha sido la misma, nula.

Los jóvenes, una vez acabada la infancia, no tenemos mucho que hacer en un pueblo sin apenas alternativas e iniciativas sociales como Sopela. Las opciones se quedan muy cortas y se resumen en: hacer deporte o ir de bar en bar. El ayuntamiento ante esta situación organiza alguna actividad que otra gestionada por empresas privadas mensualmente (tirando por lo alto), pero esto no sacia las necesidades de ocio de la juventud, ni mucho menos.

Los jóvenes, necesitamos un lugar creador y autogestionado, lejos de la privatización y abierto a todo el mundo, un espacio sin necesidad de dinero, ni empresas, ni mandatarios organizado mediante asambleas, un centro para el ocio y la formación, nuestro y para nosotros…
¡ Los jóvenes necesitamos un gaztetxe!

Así pues,  la Gazte Asanblada de Sopela presento un proyecto ante el ayuntamiento con el fin de acabar con el problema que padece la juventud, en él se pedía una casa para los jóvenes creada y gestionada por los jóvenes (la casa que se propuso fue el edificio de las escuelas viejas de la plaza negra). Pero, una vez más, los mandatarios se lavaron las manos y negaron todo tipo de negociación.

Ante un ayuntamiento alejado de respetar las necesidades y  derechos de los jóvenes, los chavales sopeloztarras siempre han tenido la necesidad de un local autogestionado y testigo de ello han sido los numerosos intentos anteriores, tales como: Gaztetxe Zaharra, Eskola Gorriak, Igeltsera y Ganebarri. Y ahora, cuando la situación no esta mucho mejor que en años anteriores hemos decidido seguir por el mismo camino.

De este modo, hemos tomado la decisión de ocupar una casa abandonada del pueblo. Ésta casa que lleva vacía y sin ser usada mucho tiempo va a ser renovada con nuestra ilusión y abierta de una forma autogestionada para el gozo de todo el pueblo. Y es que, por mucho que se haya intentado criminalizar y acabar con el movimiento juvenil, queremos demostrar que somos capaces de organizarnos, de crear y de convertir en realidad proyectos y sueños.

Muchos seréis los que al leer este texto os echéis las manos a la cabeza, creyendo que la ocupación es un delito fatal. Pero, ¿que delito hay en reutilizar respetuosamente, renovar y aprovechar un espacio vacío para así saciar las necesidades de la juventud de Sopela?

Siendo esta la situación, este sábado, día 12, se dará comienzo a la ocupación y a los trabajos vecinales para la limpieza  de lo que va ser el espacio de todos y todas. Es un proyecto para el pueblo y de el pueblo por lo que vuestra ayuda es necesaria e indispensable.
¡ ANIMAROS Y PARTICIPAD!       Gazte Asanblada Sopeloztarra

346 Ikustaldiak
Partekatu: