GAZTETXE ASTEA

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra, Sopelako Gaztetxe Astea

GAZTETXE ASTEASopelako Gazte Asanbladaren eskutik, Azaroak 28an gaztetxe eguna ospatu egingo da herrian, eta egun horretatik abenduaren 4ak arte Gaztetxe Astea izango da bertan.

Gazte Asanblada Sopeloztarraren oharra:

Aste honetan herriko gazteak ditugun nahiak plazaratzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere, herritik herriarentzako sortutako gaztetxe autogestionatu baten beharra dagoela adieraziko diogu herriari. Zuen parte hartzea garrantzitsua da gazteon arteko indar metaketa beharrezkoa bait da herriko ametsak amets izaten uzteko. Beraz, denak gonbidatuak zaudete herriarentzat eta herriagatik egindako jai honetara. ANIMATU ZAITEZTE.

 

HERRI BAT GAZTETXE BAT

 

 

Gaztetxe Astearen egitaraua:
Azaroak 28, zapatua “Gaztetxe Eguna” (udaletxeko plazan)
10.00: tortila txapelketa
12.00: trikitixa Auskalo Non taldearekin
14.30: tortilen aurkezpena, epaileek dasta dezaten.
15.00: bazkaria txapelketako tortilekin eta gauza gehiagorekin.
16.30: herri kirola eta ostean tortila sarien banaketa
1. saria: 4 lagunentzako afari bat lamia jatetxean
18.00: kontzertua: OEP (ostias estilo pueblo)

Azaroak 29, domeka
16.30: bizikletada ptp/lzpko obrak ikusteko (udaletxetik abiatuta)
18.00: zinea eta palomitak (plaza beltzako lokalean)

Azaroak 30, astelehena
19.30: hitzaldia eta eztabaida ptp/lzpren inguruan ( plaza beltzako lokalean)

Abenduak 1, martitzena
17.00: mus eta xake txapelketa (frontoiaren kanpoaldean)

Abenduak 2, eguaztena
17.00: plantila-tailerra (frontoiaren kanpoaldean)

Abenduak 3, eguena
19.00: triki – poteoa ( frontoitik abiatuta)

Abenduak 4, barikua
20.00: kalejira herrian zehar (udaletxetik abiatuta)

gaztetxe eguna
321 Ikustaldiak
Partekatu: