Olof Palem eskola

Ander Deuna Ikastola Olof Palme eskolarekin anaikidetzan

Olof Palme eskola 1989an hasi zen emakume sahararrei heziketarako aukera eskaintzen. Urte horietan zehar eskola politekniko gisa aritu da oztopo guztiei aurre eginez. Emakume asko izan dira hainbat karreratan tituluak eskuratu eta beraien ezaupideak Wilaya osoan eskaini dituztenak. Horrek, onura asko ekarri dizkio kanpamenduari dela joskintzan, trikotatzean, ehungintzan edo administrazio arloetan. Orain emakume sahararra gai da aurrera bere kabuz jarraitzeko, maitasunez beteta, independentzia eta askatasunez, etorkizun hobearen bidean. Ander Deuna ikastola anaikidetza prozezu bat egin zuen eta gaur egun ere harremanak dituzte.

Ikasketa ezberdinak eskaintzen dituzte. Haien artean hauek daude:

Administrazio Tailerra. Karrera honetan taldeak 20 edo 30 pertsonaz osatuta daude. Eskola teoriko eta praktikoak ematen zaizkie,  matematika, arabiera eta informatika ikasten dituzte, azken honi lehentasun gehien ematen zaiolarik.  Bigarren urte osoa informatika  teoriko eta praktikoa ikasten ematen dute ikasleek, baita ordenagailuekin lan egiten ere. Graduatutakoan bere zerbitzua ematen dute Wilayan.

Joskintza tailerra. Azterketa baten ostean ikasleak joskintzako karrera egiteko aukera dute. Arlo teoriko eta praktikoak lantzeaz gain, baita matemática eta arabiar hizkuntza bezalako arloak ere ikasten dituzte. Bi urtetako ikasketen ondoren, ikasleek hiru urtez lan egin behar dute Wilayan. . Bost urte ikasten eta praktikak egiten eman ostean, emakumeek beren diploma jasotzen dute.

Trikotatze tailerra. Karrera honetan Klanclin karrerari dagozkion ikasgaiak jasotzen dituzte ikasleek. Matematika, arabiar hizkuntza, marrazketa eta beste teknologia batzuk ere ematen dituzte. Bi urte ikasten eman ondoren praktikak hasten dituzte. Tapizak egin eta zentroan jartzen dituzte erakusketan.

221 Ikustaldiak
Partekatu: