Gure kostaldetik txango geologikoa euskaraz

kostaldea

Aitxu! euskara taldeak gonbidapen berezia egiten digu. Gure kostaldean gorderik ditugun altxor geologikoak ezagutzeko hitzaldia eta txango bat antolatu dute. Hitzaldia urriaren 23an izango da, Kurtzioko kultur etxe berrian eta 18:30etan hasiera emango diote. Hitzaldia eta gero, urriaren 25ean, igandea, kostaldeko toki esanguratsuak bisitatuko ditugu. Horretarako goizeko 10:30etan, atxabiribileko parkinean elkartuko gara.

Txangoaren bitartez gure kostaldeko txoko garrantzitsuak bisitatuko ditugu eta aditu batek azalpen ugari eta argiak eskeiniko dizkigu. Beheko aldetik ibiltzeko arazoak edukiko dituenak, goiko aldetik egiteko aukera izango du.

 Koldo Nuñez irakaslea ekimen honen gidaria izango da. Bera izango da hitzaldia emango duena eta ibilbidean gidatuko gaituena. Beraz, badakizue hitzordu bikoitza urriaren 23-25 astebururako. Informazio gehiago eskuratu nahi duena, Aitxu! euskara taldeak sortu duen blog berezian topa dezake.

215 Ikustaldiak
Partekatu: