Asteon2

Gaur goizean amets batek itzartu nau, hotzikara batek esnatu nau. Sentzazio gazi-geza dut gorputzean….

Eguraldi ederreko udazkeneko zapatu goiza zen ametsean, ondo lo egin ostean iratzargailurik gabe itzartzen zaren horietakoa. Logelako lehioak zabaldu eta urtaro honetako hegoaizeak aupegiko azala laztandu dit.

Eguna antolatzen hasi naiz, baina honelako egunotan, ba al dago gure herriko kostaldera hurbiltzea baino plan hobeagorik? (Ametsean originala nintzenik ez dut esan.

Jantzi, Hartza, nire txakurra, hartu eta haizeak bultzatuta hondartzarantz abiatu gara. Herria zeharkatzean, besapean ogia edota egunkaria zeramaten hainbat ezagun agurtu ditut. Betiko tabernan kafesnea tortila pintxoaz gosaldu eta tipi-tapa abiatu gara.

Zorionez, amets honetan, Inkesta larre berde bat zen, herritik aldendu eta kostaldeko lasaitasunaz gosatzera gonbidatzen gintuen hesia hain zuzen ere. Elkarrekin jolasean landa berdea zeharkatu egin dugu. Parking-era heldu, betikoekin solasaldi labur bat izan eta areatzara jeitsi gara Hartza ta biok.

Ordu erdiigaro ostean, bapatean, txistu hotsak entzun ditugu.

Inguruetarantz begiratu dugu harrituta, osteratxoaren lasaitasuna zerk apurtzen zuen arakatzeko, jada uda garaia bukatua zegoen eta soroslerik ez baitzegoen.

Udaltzain bi ikusi ditugu gure kontrako norantzan, eskuekin keinu egiten ari zirela.

Gu, arduratuta, uretara so egin dugu zer demontre gertatzen zen ikusteko:korronteak itsas sakonerantz daraman eta uretatik atera ezinean dagoen igerilari bat, akaso? Ez….zer ote da orduan?

Jarraian, “El Peñon” arrokarantz zuzendu dugu begirada: turista ohartugaberen batek bertara igo eta jeitsi ezin zebilen konprobatzeko….baina…ezta ere! Bitartean txilibitu hotsak dihardute.

Azkenik, udaltzaingoa, gure atzean zegoen jendeari deika zebilen jakiteko, irrikaz, norantza honetara aditu dugu…baina ezta ere!!!!

Konturatu garenerako, gugandik bi metrotara zeuden. Orduan eta ez segundu bat lehenago konturatu gara gugana zetozela:

_Egun on! -. Esan didate.
_ Egun on, jauna. Zerbait gertazen al da?-. erantzun diot harrituaren aurpegiaz.
_Neska, legea hausten ari zara. Ez al duzu aspaldian egunkaria irakurri? Urritik aurrera hondartzara txakurrik ez, inoiz ez! Hori dio ordenantza berriak.
_Argi zegoen hondartza inguruneak nolabaiteko ordena behar zuela.- erantzun diot nik ametsean.- baina guri, sopeloztarrei, inork ez digu ezertxo ere ez galdetu, ezta? Zuzen al nago?-. galdetu nion harrritutra.
_Hara,….ba…. niri ez gehiegi galdetu, ni hemen menpeko langilea besterik ez naz. Nik dakidan gauza bakarra, nire egin beharra bete behar dudala da eta gaurkoan, txakurrak hondartzatik kaleratzea dela.- esan dit udaltzainak beste ezer zerantzun ez zekiela.- 120 euroko isuna ordaindu nahi ez baduzu behintzat!
_Ados, ados. Azkenik , eskerrak eman beharko dizkizut gainera isuna ez jartzearren….

Eta bapatean itzartu egin naiz, bai, amets gaizto bat zen. Eta orain  arduratuta nago, amets gaizto hori egi bihurtuko ote den…

Gainera honelako zerbait gertatzen bada, zelan jokatuko dugu Sopelako herritarrok? Inkestan lurrari buelta ematen hasi zirenean bezela, isilean kexaka ala otaren kontra herria batu zenean bezala?

 Saioa Villanueva

241 Ikustaldiak
Partekatu: