koadrileneguna

Koadrilen eguna arrakastatsua izan zen

Urte batzuk pasatu dira Sopelako Koadrilen Eguna ospatu barik. Aurten ospakizun hori berreskuratu dute eta arrakasta erabatekoa izan zen.

Goizeko poteoa, herri bazkaria eta koadrilen arteko txapelketak egunaren ospakizun nagusiak izan ziren. Arratsaldez ORKESTA taldeak izugarrizko giro alaia piztu zuen eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zuten.

 Eguraldia lagun eduki zuten eta hurrengo urtean errepikatzeko beharra, parte hartu zuten gazte guztien ahoan ibili zen. Horrela gerta dadin animatzen ditugu. Sopelako koadrilak aurrera!

154 Ikustaldiak
Partekatu: