Gazteria
Gazteria
Zelai errea txapelketa Sopelan
Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak antolaturik zelai errea txapelketa jokatuko da Sopelan ekainean zehar. Partidak, igande arratsaldeetan izango dira (11n, 18an eta 25ean) eta 6 lagunez osatuko taldeek izango dute aukera parte hartzeko.
Ekainaren 4 arte egongo da zabalik epea apuntatzeko eta 610 999 117 telefono zenbakian edo wasapean egin daiteke. “Lotu taldea, adostu taldearen izena eta apuntatu” diote Jai Batzordeko kideek.
Add a commentSopelako kuadrillen egunak ate joka
Larunbatean, maiatzaren 13an, Sopelako Kuadrillek haien eguna ospatuko dute. Jai giroa eguerdian hasiko da, 14:30ean, bazkaria izango dutelako eta tiketak maiatzaren 11 arte eros daitezke LAIAK tabernan eta UGARI supermekatuan (Larrabasterran), menu begetarianoa eta okeladuna aukeran daudelarik.
Arratsaldean hainbat ekintzak izango dira: 16:00etan Furor lehiaketa, 17:30ean jolasak, 19:00etan poteo musikatua eta 22:30ean Bidean erromeria udaletxeko plazan. “Eguerdian hasita, egun osoan zehar giro paregabea egongo da!!!” diote Kuadrillen Egunaren antolatzaileek.
Add a comment
Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua
Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua eta haien haserrea adierazi dute ohar baten bidez “ulergaitza da nola liteke posible Sopelako gazteria biltzen duen kolektibo batek, egoera sozialetik edo politikotik haratago doana, gure inguru lokala sustatzeko lan egiten duenak, udaletxearen planetatik kanpo geratzea. Espazio lokal bat ukatzen digun udaletxe batek mugatu eta baztertzen gaitu. Eta serio esango dugu, gure kolektiboa kontuan ez hartzeak Sopelako parte aktibo handi bat kontuan ez hartzea da.”
Sopelako koadrilen koordinakundearen ordezkariek oharra irakurri zuten Sopelako plenoan (otsailak 28) udal ordezkari guztien aurrean “gaurkoan gure eskubideak bermatu daitezen eskatzera gatoz, eta herriko beste gizarte-eragile bezala gurea dagokiguna eskatzera gatoz”. Azken urte hauetan gauzatu dituzten ekimenak aipatu ondoren udalaren inplikazio eskasa eta jarritako etengabeko trabak salatu dituzte. (argazkia: Sopelako Kuadrilak FACEBOOK)
Sopelako koadrilen koordinakundeak argitaratu duen testua:
Sopelako kuadrilla koordinakundea orain dela 4 urte sortu zen, Sopelak aisialdi alorrean bizi zuen hutsuneari irtenbidea emateko helburuarekin. Baina Kuadrillen bateratzearekin, aisialdi ekintzak antolatzetik, gazteon elkar-ezagutzak bultzatu ditugu, harremanak sendotu, herria girotu, taberna eta merkataritza lokala lagundu, herri agenda kulturala bultzatu eta aukerak sortu. GEHIAGO IRAKURRI SAKATU
Add a commentGehiago irakurri: Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua
Sopelako koadrilek asteburuak ekintzez betetzen jarraitzen dabez
Sopelako koadrilek asteburu honetan martxoak 18 "Korto Express" 2. lehiaketa burutuko dabe, pasadan urtean bezala lehiaketa egun bateko iraupena izango dau, herrikoia izango da eta prestakuntza gabeko jendeak har dezake parte.
Egitaraua:
- 10:00 Gaia eta kokapenak zehaztu egingo dira
- Egun osoan zehar: Kortoa grabatu
- 19:30 Kortoa Kurtzion entregatu
- 20:00 Korto Emanaldia Kurtzion
- 21:00 Lunch eta photocool
Lehiaketaren oinarriak.
Martxoak 24-26ra Sopelako koadrilek eskiatzeko asteburu osoko plana prestatu dabe Peiragudesen. Apuntatzeko epea bukatzear dago informazio gehiago facebookean
Pasadan urteko lehiaketaren bideoak: Irakurri gehiago
Gehiago irakurri: Sopelako koadrilek asteburuak ekintzez betetzen jarraitzen dabez
Tranku :"Mundua matxista da..."
Tranku gazte erakundeak 4.bideoa hedatu dau sare sozialen bidez,oraingo honetan feminismoan oinarritutakoa.
Mundua matxista da: ingurura begiratzea besterik ez dago konturatzeko emakumeok gizonen menpe bizi garela, eta heterosexualitatea dela, oraindik ere, diskriminaziorik jasotzen ez duen sexu-joera bakarra.
Iragarkietan sexu-objektu, historian ikusezin, emakume sentitzeko amatasuna ezinbesteko baldintza dela pentsatzen dugu. Erailtzen gaituzte. Emakume jaiotzea zama da. Nekatuta gaude! Ez al da nahikoa arrazoi borrokatzeko eta errotutako sistema horretaz askatzeko?
Egoera iraultzeko, kontzientziazioa eta formakuntza behar-beharrezkoak zaizkigu. Begiak zabaltzeko modurik onena oharkabean gertatzen diren horiek aurrez aurre topatzea delako.
Heteropatriarkatuaren atzean zer (eta nor) dagoen jakitea eta jakinaraztea ezinbestekoa delako. Azken asteotan, Sopela hautsak harrotuta agertu da: dela protesta-moldeen egokitasuna, zeri eta nola erantzuten zaion, errespetua… Etsaia etxean ere badugula ohartu gara, baina argi dago herria bizirik dagoela eta matxismoa erabat kezkagarria dela.
Noiz arte menpeko? Seinala ditzagun praktika matxistak, borrokatu gaitezen heteropatriarkatua eredu bihurtzen duen egitura ororen kontra!
Mundu matxistaren aurrean, irmo agertzen gara: GORA BORROKA FEMINISTA!
Add a comment